Terrorismoaren Biktimen Legea onartu du gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak. Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiek EHAK-k ezik egitasmoaren alde bozkatu dute; EHAK-ko legebiltzarkideek ez dute saioan parte hartu.
Minutuko isilunearekin hasi da osoko bilkura. Izan ere, gaur 21 urte egin zuen ETAk Bartzelonan Hipercorren kontrako atentatua, eta 21 lagun hil eta 45 larri zauritu ziren leherketa hartan. Gonbidatuen tribunan ETAren biktima asko bildu dira, besteak beste, Katalunia, Galizia eta Espainiako zenbait eskualdeetako elkarteen ordezkariak.Halaber, Legebiltzarrean izan dira Fernando Buesa fundazioko, Arcoko, Gesto por la Paz-eko eta Coviteko ordezkariak.
Ondoren, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak hartu du hitza, eta lege egitasmoaren garrantzia nabarmendu du. Gaurkoa "egin historikoa"dela agertu du, eta pozik agertu da legearen edukiekin: "Poztasuna (sentitzen dut) Jaurlaritzak uste osoa duelako osoko biltzar honi orain aurkeztu zaion proiektuak maila eta kalitate handiko arau sistema bat finkatzen duela terrorismoaren biktima guztiak aintzat hartu eta elkartasuna adierazteko, bai alor material hutsean, bai moralaren eta politikaren alorrean", esan du Ibarretxek. Legea tramitatzerakoan alderdi eta taldeek egindako ekarpenek egitasmoa zabaldu eta indartu egin dutela erantsi du Ibarretxek.
Poliziaren biktimak ez ditu aintzat hartzen
Nolanahi ere, Legebiltzarrak gaur onartuko duen legeak ez ditu Poliziaren biktimak aintzat hartze. Ildo horretatik, atzo jakin zen Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzak biktima horien aitortza eta babeserako legea sortzeko asmoa duela.
Nolanahi ere, Poliziaren biktimak aintzat hartzeko lege hori ez du Terrorismoaren Biktimen Legearekin parekatu nahi izan Ibarretxek. Legebiltzarreko saioa egin aurretik elkarrizketa egin diote Ser irrati katean, eta lehendakariak nabarmendu du bi legeek ez dutela elkarrekin zerikusirik.
Politika
Terrorismoaren Biktimen Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak
EHAK-k izan ezik, gainerako alderdi guztiek alde bozkatu dute. Aitortza hori egingo dela eta, gaurkoa "egun historikoa" dela adierazi du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Minutuko isilunearekin hasi dute osoko bilkura, Hipercorreko atentatuaren 21. urteurrena oroitzeko. Atzo iragarri zuten Poliziaren biktimen legeak ez duela gaurkoarekin zerikusirik nabarmendu du lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu