Testigantzak

2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun

«Erronkariraino joan baino nahiago dut lanaldi murriztua»

Irati Migeltorena

Ingeles irakaslea, funtzionarioa

«Nire alorrean 25 postu huts atera dituzte, eta lanaldi murriztu batzuk. Hogeigarren postuan nago, eta, postu oso bat lortzeko, Erronkarira-edo joan beharko nuke, Iruñetik oso urrun. Lege bat atera du gobernuak, esanez funtzionariook har dezakegula lanaldi murriztua. Nahiago dut hori, nahiz eta gutxiago lan egin eta gutxiago irabazi, Erronkariraino joan baino. Joan den urtean askoz ere postu gehiago zeuden. Orain ikusi dugu zerrenda, eta esan dugu: «Zer da hau?». Iruñea inguruan aritu naiz azken urteetan, eta hemen segitu nahiko nuke. Funtzionarioa naiz eta nahiko goian nago. Badaude ni baino okerrago daudenak. Horrela jarraitzen badu kontuak eta gobernuan oraingoek jarraitzen badute, agian arriskuan izan dezakegu postua. Beldurra badago. Jendeak ilun ikusten du etorkizuna».

«Laugarren nago listan; polita dirudi, baina bost postu daude»

Aintzira Gorosabel Garai

Musika irakaslea, behin-behinekoa

«Musika astean saio bat izaten denez, gure espezialitatekoak ez diren ikasgaiak eman behar ditugu. Laugarren nago listan. Oso polita ematen du, baina soilik bost postu oso daude; haietako bi, Arizkunen eta Otsagin. Denbora egin dut urrun, eta nahiago dut lanaldi murriztua hartu. Asko nekatzen du hainbeste kilometro egiteak. Ez daukagu itxaropen asko irailetik aurrera deitzeko. Ordezkapenik ez dute egingo ez badira oso luzeak. Eszedentziak-eta egoten dira irailean. Batzuei ondo etor dakieke orain ez posturik hartu behar ez izatea, akaso irailean deituko dietelako postu hobe batekin. Baina hori orain ez dakigu. Hamabi ordutik gora badira, behartuta gaude hartzera; bestela azkena jartzen zaituzte listan. Hori bai, irailean hasita ekainaren 30ean amaitzen da kontratua. Ez dute uda ordaintzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.