Ezbeharra

Tiroak istripuz ihes egin ziola erakutsi du Gereñun hilotz aurkitutako ehiztariaren autopsiak

2007ko abuztuaren 17a
15:20
Entzun 00:00:0000:00:00
54 urte G.H.I. Gasteizko bizilaguna hilotz aurkitu zuten atzo Gereñun (Araba), familiaren etxaldetik hurbil dagoen paraje batean. Ehizeko txakurrek inguratzen zuten eta tiroa zeukan lepoan. Autopsiak erakutsi du istripuz bere eskopetatik tiroak alde egin eta jo zuela. Hilketaren hipotesia hasieratik baztertu zuen Ertzaintzak, baina istripuz hil zen edo bere buruaz beste egin zuen ari ziren ikertzen. Esan bezala, istripua izan zela frogatu du autopsiak.

G.H.I. Gasteizen bizi zen, baina Nafarroan, emaztearen herrian, zegoen oporretan. Atzo goizean, ordea, Gereñura joan zen, bi anaia han bizi baitira, eta haiekin ehizera joateko. Etxaldean abereekin lanean ari zen anaietako batek entzun zuen G.H.I. nola iritsi zen, eta etxaldean gordetzen zituen ehizeko zakurrak hartuta nola abiatzen zen. Handik gutxira haren bila atera zen beste anaiak hilda aurkitu zuen,etxalde inguruko pareje batean, txakurrek inguratuta. Ahuspez zegoen eta tiroa zuen lepoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.