Terrorismoaren Biktimen Aitortzarako Legea oinarri hartuta, lau bat mila biktimak eskatu zituzten laguntzak 2013an Espainiako Estatuan. Guztiei onartu dizkiete eskaerak, 46ri izan ezik. Estatuarekin lotura duten talde parapolizialek hildakoen senideak izan ziren ezezkoa jaso zuten guztiak. Hildakoek edo laguntza eskatu dutenek "ETAren inguruarekin" lotura dutela esanez argudiatu zuen ministerioak ezezkoa.
Erabaki hori zuzendu du orain Espainiako Auzitegi Nazionaleko Administrazio Auzitetarako 5. Aretoak. Tomas Albaren senideek helegitea aurkeztu zuten, eta epaitegiak arrazoia eman die; horiei 90.000 euro ematea ebatzi du.
Auzitegiak argudiatu du Alba hil zutenean HB hautes plataforma bat zela, eta hura 24 urte geroago desegiteak ezin duela eraginik izan haren senideei dagozkien eskubideetan.
1979ko irailaren 28ko goizaldean, Astigarragako Kako jatetxean afaldu eta gero eta autoa aparkatuta zeukan tokira zihoanean, Alba ehiza eskopeta batekin tirokatu zuten ezezagun batzuek.Ospitalera eraman zuten, baina iritsi zirenerako hilotza zen. Donostiako Udaleko zinegotzia zen.