Erreklamazio bikoitza egin diote erietxeari: pazienteak eta solairuko arduradunak. Mediterranea de Catering enpresa arduratzen da erietxeko janariaz, eta hainbat kexa egin dizkiote ospitalarekin lanean hasi zenetik.
Nafarroako Erietxeko zuzendaritza izendatu berri dute. Kudeatzaile berriak, Juan Jose Rubiok, aste honetan azpimarratu du ospitaleko sukaldearekin dauden arazoek “lehentasuna” dutela, eta hauek konponduko dituela; lehenengo kexa jaso dute dagoeneko.
21 huts egitetik gora
Nafarroako Erietxea Mediterranea de Catering enpresarekin lanean hasi zenetik, janariarekin izandako arazoengatik hainbat kexa jaso dituzte.
Dietetan hutsegiteak, tenperaturan akatsak, eta erretako ogiak zerrenda luze baten hasiera dira. Orain arte zalaparta gehien sorrarazi duen gertakaria, zerba plater batean agertu ziren bi barraskiloak izan dira.
Osasun Departamentuak hainbat zigor jarri dizkio catering enpresari; osasun zerbitzuetan 21 huts egitetik gora izanagatik 50.000 euroko zigorra ezarri zion: Osasun Publikoko zerbitzuei ezarritako handiena.