Tortura Euskal Herrian dokumentala aurkeztuko du larunbatean TAT Torturaren Aurkako Taldeak Bilbon, Bilborock aretoan, 11:30ean, eta aurrerapena sarean jarri du.
2008ko uztailean Bizkaian egindako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak protokoloa aplikatu zien, eta, teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak; tartean, atxiloaldia grabatu zuen. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi eskaini zituzten: atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen dira pasilloetan gora eta behera —Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto—, eta horiek dokumentalean ikus daitezke.
"Operazio horretatik abiatu eta tortura bere orokortasunean aztertzen duen dokumentala egin dugu azken hilabeteotan", esan du TATek. Hainbat elkarrizketa ere egin ditu; "torturaren errealitatea aztertzen da ikuspegi ezberdinetatik".
Lana gazteleraz egin du, eta azpitutuluak euskaraz, frantsesez eta inglesez jarri ditu.