tortura

Torturaren aurkako manifestaziora deitu dute larunbatean Iruñean

Mikel Zabalzaren hilketaren 26. urteurrenean, 'Torturarik ez, inpunitaterik ez' lelopean 17:30ean aterako da martxa, Golem zinema aretoetatik.

joxerra senar
2011ko azaroaren 23a
13:38
Entzun

Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak gaur prentsaurrekoan jakinarazi du Torturarik ez, inpunitaterik ez lelopean manifestazioa antolatu duela Iruñean larunbaterako. Golem zinema aretoetatik aterako da, 17:30ean. Ramon Gonzalez herri ekimeneko eledunak gogorarazi du larunbatean 26 urte beteko direla “Intxaurrondon jasandako infernu latzaren ondorioz Guardia Zibilak Mikel Zabalza hil" zuenetik. Gainera, igandean Orbaizetan omenaldia egingo diote Zabalza zenari, 12:00etan.

Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura kasuarekin alderatu du Gonzalezek Zabalzarena. Bi kasuetan Espainiako Estatuak ukatu egin zuen torturak izan zirela, eta Gonzalezek kritikatu du “zigortu gabe” geratu zirela torturaren arduradunak. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren epaian jasota denez, hark gogora ekarri du guardia zibilek Sarasolari buruan pistola jarri ziotenean Mikel Zabalzari egin ziotena egingo ziotela mehatxatu zutela, eta horrelakoak beste tortura kasuetan ere izan izan direla salatu du Gonzalezek. “Horixe da inpunitatearen prezioa, tortura eta izua iraunaraztea polizia etxeetan eta kuarteletan”.

Sarasola eta Portu torturatu zituzten guardia zibilak errugabetzeko Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia “zentzugabekeriatzat” jo du Peio Etxabide Lesakako alkateak. Beharrezkotzat jo du estatuak tortura desagerraraztea. Lesakako alkateaz gain, Baztan, Goizueta eta Arantzako alkateek bat egin dute manifestazioarekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.