Totalek Castejongo ziklo konbinatuko zentralak erosi dizkio EDPri
PARIS. Total petrolio konpainia frantziarrak Castejongo ziklo konbinatuko bi zentralak (Nafarroa) eta 2,5 milioi bezero erosi dizkio EDP portugaldarrari, 515 milioi euroren truke. Urtearen bigarren erdian gauzatu nahi dute erosketa. Zentral horietako baten eraikuntza legez kanpokoa izan zela diote hainbat sententziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu