Trebiñun zentral eolikorik ez egiteko eskatuko du Gasteizko Udalak
Trebiñun parke eoliko bat egiteko egitasmoaren kontrako helegiteak aurkeztuko ditu Gasteizko Udalak. Txosten bat prestatzen ari dira proiektuaren kontrako argudioekin, eta hilaren bukaerarako prest edukitzea espero dutela esan du Ingurumen zinegotzi Idoia Garmendiak. Udaleko talde politiko guztiek auzi honetan bat egin dutela nabarmendu du, eta inguruak duen balio ekologiko handia dela horretarako zio nagusia. Eusko Jaurlaritzari inguru hori guztia natur parke izendatzeko eskatua dio Gasteizko Udalak, eta erantzunaren zain daude. Bilduk txalotu egin du udalaren postura, eta udal gobernuari eskaera egin dio: helegiteak aurkeztu nahi dituzten erakunde txikiei laguntza emateko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu