Iristeko zailtasuna

Trenean baino errazago, hegan

Maria Luisa Goikoetxea gurpildun aulkian dago, eta Renfeko trenean Bilbora joan nahiko lukeen arren, ezin du. Hegan egitea trenean ibiltzea baino errazagoa dela salatzeko, Urduña (Bizkaia) gainean hegan ibili da gaur, ultra-arin motordun batean. Bideoa: gaur goizeko hegaldia (Argazki Press). [youtube]https://youtu.be/qUwX0vowkIY[/youtube]

2016ko irailaren 21a
13:16
Entzun

Astero joaten da Bilbora, mendikuarengana, osatzeko ariketak egitera. Renfeko trenean joan nahi luke, baina ezin du. "Injustizia bat da", salatu du. Medikua da bera lanbidez, baina 2014an garun hemorragia izan zuen, eta orduaz geroztik gurpildun aulkian dago. Astean bitan joaten da Urduñatik Bilbora, osatzeko ariketak egitera.

Autoan eraman behar izaten dutelako joaten da bi aldiz. Izan ere, trenean joaterik balu, egunero joango litzateke. Renfeko trenera igotzea, baina, ezinezkoa egiten zaio gurpildun aulkiarekin.

Ultra-arin motordun batean Urduña gainean hegan ibili da gaur, trenera igotzeko zailtasunak salatzeko. Trena egokitzeko eskatuz sinadura bilketa ere abiatu zuen urtearen hasieran, eta 119.000 sinadura lortu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.