Gizartea

Trenik ez dabil Amurrio eta Urduña artean

Atzo salgaien garraiorako tren bat bidetik atera zen, eta istripu horrek eragindako kalteak ari dira konpontzen.

2010eko irailaren 3a
18:35
Entzun
Atzo iluntzeaz geroztik ez dabil trenik Amurrio (Araba) eta Urduña (Bizkaia) artean, Renferen trenbide sarean. Hain zuzen ere, Renfek ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo arratsean salgaien garrairako tren baten lokomotora bidetik atera zen, eta istripu horrek eragindako kalteak konpontzen ari dira.

Arazoak konpondu bitartean autobusak jarri ditu Renfek Amurrio eta Urduña artean bidaiariak garraiatzeko. Izan ere, Bilbotik Urduñara bitarteko aldirikoen lerroko zatia da tarte hori. Ibilbide luzeko trenei dagokienez, Bilbotik Miranda de Ebrora (Burgos, Espainia) arteko joan-etorriak autobusez egiten dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.