Tuteran 15 urteko mutiko bat zendu da, bizikletan zihoala auto batek botata

Erredakzioa
Iruñea
2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Lagunekin bizikletan zihoala, auto batek harrapatu, eta 15 urteko mutiko bat hil egin da Tuteran, Nafarroan. Herenegun gauean izan zuten ezbeharra, 23:00 aldera. Hiru gazteak bizikletan zihoazen Tutera eta Fitero arteko errepidean, ilaran, eta auto batek harrapatu egin zituen. Ilaran azkeneko zihoan hildako gaztea, eta hark izan zituen zauri larrienak; erietxera eraman zuten, Iruñera, eta atzo hil zen han, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Harekin batera zihoazen beste bi gazteak ere zauritu ziren ezbeharrean; 14 urte dituzte. Ospitalera eraman zituzten haiek ere, Tuterara; zauri arinak dauzkate, nolanahi ere. Ibilgailuko gidariak ez zuen minik hartu. Foruzaingoak ikerketa hasi du zer gertatu zen argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.