Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak ere InfoZazpi irratian hitz egin zuen, EAk gaur hartuko duen erabakiaren bezperan. Ezker abertzaleko Nafarroako buruzagiak espero du eurekin zein beste eragile batzuekin dituzten akordio estrategikoen alde egitea EAko militanteek. «EArekin hitzartu ditugun akordioek ahalmen handia dute, eta horren jakitun bada estatua. Ahalmen horri ahalik eta zuku gehiena ateratzeko gai izan behar dugu».
Gainera, Nafargune.info-n ezker abertzaleak NaBairi gogorarazi dio ez dela sinesgarria hauteskundeak irabazteko xedea, indarrak batu ordez kendu egiten badira. Oharraren arabera, lehenik Batzarrek utzi zuen NaBai, gero ezker abertzalea baztertu da, eta exijentziei amore ematen ez badie, orain EAk utz dezake.
Txelui Morenok espero du EAk eurekin dituzten akordioen alde egitea
Euskal Herria Ezkerretik itunari ahalmen osoa ateratzeko gai izan behar direla deritzo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu