Halaber, kazetari eta jesulaguna gizarteak baztertzen dituen, eta, ondorioz, herritar eskubideak murriztuta dituzten pertsonen babes eta sustapenean nabarmendu dela adierazi du Marinek, eta, oro har, Auzmendiren hautagaitza sariaren filosofiarekin guztiz bat datorrela: "Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak defenditu ditu Auzmendik, eta eskubide horiek giza eskubide gisa hartzeko joera indartu du", erantsi du.
Gipuzkoa Giza Eskubideen Saria abenduaren 15ean emango diote Auzmendiri, Donostiako Kursaalean egingo den ekitaldi batean.
Txema Auzmendi 'Egunkaria'-ko Administrazio Kontseiluko idazkaria zen, eta kazeta horren aurkako operazioan atxilotu zuten 2003ko otsailaren 20an. Hain justu, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok 'Egunkaria Auzian' auzipetu dituen zortzi lagunetako bat da.
Giza eskubideak
Txema Auzmendiri eman dio Gipuzkoako Diputazioak Giza Eskubideen Saria
Txema Auzmendi kazetari, jesulagun eta 'Egunkaria auzian' auzipetuak jasoko du Gipuzkoa Giza Eskubideen Saria. Gipuzkoako Diputazioak aurten emango du lehen aldiz sari hori, eta aurkeztutako bost hautagaitzen artean Auzmendirena dela merezimendu handienak biltzen dituena erabaki du epaimahaiak. Mari Carmen Marin Giza Eskubideetarako diputatuak azaldu duenez, Auzmendi "egunerokotasunean eta anonimotasunetik pertsona guztien giza eskubideekin engaiatuta" dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu