Ekinen sorreran parte hartu zuela azaldu du gaur Txema Matanzas abokatuak. Baina horrekeuskal presoen abokatu bezala izandako harremanekin ez zuen zerikusirik izan Matanzasek agertu duenez. Fiskalak antolatutako abokatu talde juridiko bateko arduradun izatea leporatzen dio Matanzasi. Honek argitu duenez, ez dago abokatu talde juridiko bat eta, beraz, bera ez da talde horretako arduradun izan. Abokatu bakoitzak bere bulegoa duela eta bertan egiten duela lan argitu du. Hala ere, guztiek euskal presoak dituzte bezero eta ondorioz arazo komununak izaten dituztela azaldu du. Hori dela eta sortzen da guztien arteko elkarlana eta ez fiskalak dioen bezala antolatutako taldea direlako. Matanzasek, beraz, adierazi du euskal presoekin harremana izan duela abokatu gisa eta ukatu egin du Ekinek eragina izan duenik euskal presoen kolektiboak hartutako erabakietan. Horrenbestez azaldu du, Ekinek ez zuela ETArekin zerikusirik izan eta ez zela inork aginduta sortu.
Izan ere, telefono entzuketa batzueetan oinarrituta euskal presoek burututako gose greba bat kontrolatu zuela dio fiskalak. Matanzasek telefono elkarrizketa horien nondik norakoak argitu ditu. Azaldu duenez, bere bezero batek eman zion gose grebaren berri. Hori dela eta, grebaren inguruan hitz egiten aritu zirela azaldu du baina ez presoen kolektiboaren ekimenak kontrolatzeko asmoarekin; abokatu bezala bere ardura batetzeko baizik. Matanzasen hitzetan arduragabekeria izango litzateke esaterako bere bezeroa gose greban ari zela familiari ez jakinaraztea.
Beste entzuketa batzuk ere izan dituzte hizpide. Atentatu baten ostean heriotza bat ospatuko zuela esan ei zuen Matanzasek telefono elkarrizketa batean. Arantza Zulueta abokatuak egin dio galdera horren inguruan. Matanzasek azpimarratu du ez duela sekula inoren heriotza ospatu. Era berean,ziurtatu du, sekula ez duela atentatu horiek gaitzesteko sentimendurik izan.
'18/98 auziko' epaiketa
Txema Matanzas abokatuak deklaratu du gaur
"Euskal Herria ukatua eta zapaldua denez, borroka mota guztiak zilegiak dira, baita armatua ere". Txema Matanzas abokatuaren hitzak dira. Gaurko auzi saioan egin ditu adierazpen horiek. Matanzasek sinatuta Garan eta Euskaldunon Egunkarian argitaratutako artikulu batzuetan borroka armatua legitimatzea leporatzen diote. Berak sinatutako artikulu horietan borroka armatuaren legitimazioa egon daitekeela onartu du abokatuak. Txema Matanzas Ekin auzian dago auzipetuta eta ukatu egin du Ekinek ETArekin zerikusirik izan zuenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu