Txertatuek eta gaitza pasatu dutenek bidaiatzeko muga gutxiago izatea proposatu du ECDCk

Europako zentroak iradoki du txertoaren pauta osatua dutenek edo azken 180 egunetan gaitza izan dutenek ez dutela zertan PCR probarik edo berrogeialdirik egin.

Bidaiari bat Rossyko (Frantzia) aireportuan, joan den apirilean. IAN LANGSDON / POOL
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 18a
10:54
Entzun

ECDC Gaixotasun Infekziosoen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zerbitzuak eta EASA Europako Aire Segurtasuneko Agentziak protokolo bat ondu dute elkarlanean. Argitara atera da dokumentua, eta izurriari aurre egiteko zehaztutako zenbait irizpide dira bertan bildurik: besteak beste, bi erakundeek proposatu dute COVID-19arekiko babesa erdietsi duten zenbait pertsona taldek neurri leunagoak bete behar izatea. Zehazki, proposatu dute birusaren kontrako txertoaren pauta osoa dutenek eta azken sei hilabeteetan gaitza izan dutenek ez daitezela PCRa edo konfinamendua egitera behartuak izan.

Hala eta guztiz ere, hegaldietarako diseinatutako protokoloan jasoa denez, bi erakundeek premiazkotzat jo dute beste arau batzuei eustea: maskara uneoro erabiltzea, pertsonen arteko distantzia uztea eta higiene neurri zorrotzak betetzea.

ECDCk eta EASAk egindako proposamenak ez dira loteslek Europako Batasuneko herrialdeetan. Edonola ere, esperotakoa da herrialdeek horiei men egitea, arauen homogeneizazioa bermatze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.