Txertoak jartzeari berrekin diote Casillan eta BECen

Asteburuan ez da ziztarik eman Bilboko txertaketa gune handian, «dosi faltagatik». Barakaldoko BECen, kanpaina larunbat goizean eta igandean egon da etenda. Berriz hasi dute kanpaina; motel, halere.

Txertaketa gunea Bilboko Casillan, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abuztuaren 9a
11:23
Entzun

COVID-19aren kontrako txertoaren dosi askirik izan ez, eta Bilboko Casilla eta Barakaldoko BEC (Bizkaia) itxi egin behar izan dituzte asteburuko zenbait ordutan. Ordura arte, txertaketa kanpaina hasi zenetik hona, Osakidetzak sekula ez zuen eten prozesua gune horietan. Gaur goizean jarri dute martxan atzera ere.

Dena dela, ohi baino abiada motelagoan berrekin diote txertatzeari. Joan diren asteotako datuekin konparatuta, gaur pertsona gutxiagok dute zizta hartzeko ordua. Esaterako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zehaztu duenez, Bilboko Casillan Janssen txertoak baizik ez dira jarriko datozen orduetan, eta soilik 275 pertsona daude gaur hori hartzera deituta. Orain arte, eguneko 3.000 txerto inguru jartzen ziren txertaketa gune horretan.

Gaur goizean, txertoaren dosi sorta gehiago ailegatu dira Forondako (Araba) aireportura. Zehazki, Pfizerren eta Modernaren 180.000 dosi inguru jaso dituzte; ohi baino 60.000 gehiago, alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.