Beste urrats bat egin da COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainan. Txerto hornidurari dagokionez, pausoa nabarmen handia izan da, aurretik emandakoen aldean. Izan ere, orain arte jasotako dosi kopururik handiena iritsi da Forondako (Araba) aireportura: guztira, 300.000 dosi baino gehiago iritsi dira, Hego Euskal Herriko bi osasun sistemek baliatzeko. Zehazki, 221.000 dosi Araba, Bizkai eta Gipuzkoan jartzeko izanen dira; berriz, Nafarroako txertaketara bideratuko dira beste 80.000 inguru.
Gaur egun merkaturatuak diren lau konpainien txertoak ailegatu dira aireportura. Pfizer etxearenak, AstraZenecarenak, Johnson & Johnsonen Janssen txertoak eta Moderna konpainiarenak.