Koronabirusa
Txibitek eta Urkulluk ERTEak luzatzeko eskatu dute
Bilera egin zuen atzo goizean Pedro Sanchez Espainiako presidenteak autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta ABEEak luzatzeko eskatu zioten Iñigo Urkulluk eta Maria Txibitek. Urkulluk nabarmendu zuen beharrezkoa dela, COVID-19aren ondorioek iraun bitartean ABEEen epeak luzatzea, egoera «zailean» dauden sektoreetan gehienbat. Iritzi berekoa izan zen Txibite ere, eta bi sektore aipatu zituen: ostalaritza eta turismoa. Era berean, Urkulluk azaldu zuen Europako funtsak aktibatzea krisiari aurre egiteko gakoetako bat dela: «Kolapso sozioekonomikoa ekiditeko konponbidearen zati garrantzitsu bat da». Arlo ekonomikoaz gain, gizarte gaiak ere izan zituen hizpide Txibitek. Nafarroako presidenteak nabarmendu zuen ezinbestekoa dela lanaren eta familiaren arteko kontziliaziorako neurri bereziak ezartzea, ikasturte hasierari begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu