Txillardegiren ekarpena goraipatu dute haren omenez eginiko topaketan
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren ideien gaurkotasuna defendatu, eta hainbat esparrutan egin zuen ekarpena goraipatu dute Donostian, haren omenez Batzen koordinakundeak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako jardunaldietan. «Txillardegi hainbat eremutan aditua zen, baina aritua ere bai; Txillardegi aktibista zen, euskararen aktibista», esan zuen Unai Larreategi EHEko bozeramaileak. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, berriz, adierazi du Kontseiluak aurkeztu berri duen Euskararen normalizaziorako gutxienekoak adierazpenak Txillardergiren ekarpenak dituela oinarri. Xabier Isasi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak idazle eta euskaltzalearen hainbat bizipen ekarri ditu gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu