Errepideak

Txirrindulari bat hil da kamioi batek jota Gaintxurizketa gainean

Erresuma Batuko 60 urteko gizonezko bat da hildakoa. Kolpe handia jaso du, eta ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da.

2008ko abuztuaren 23a
13:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Istripu handia gertatu da gaur goizeko bederatziak inguruan N-1 errepidean, Gaintxurizketa gainean: argitzeke dauden arrazoiak tarteko kamioi batek txirrindilari bat jo du, eta, ondorioz,txirrindularia -60 urteko P.M., Erresuma Batukoa- hil egin da.

Larrialdi zerbitzuetako kideek ez dute txirrindularia artatzerik izan, jaso duen kolpe handiaren ondorioz, segituan hil baita. Donostiako Auzi-medikuntza Zerbitzura eraman dute gorpua.

Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.