Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, txirrindulari bat hilda topatu dute Errigoitin (Bizkaia). Ohar batean azaldu dutenez, Segurtasun Sailak abisu bat jaso du 12:15 aldera, eta BI-3336 errepidean gizon bat zegoela jakinarazi diote.
Osasun zerbitzuak gerturatu direnerako hila zela baino ezin izan dute baieztatu. Ez dute adierazi zerk eragin duen heriotza.