Hona hemen Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkide eta Aralarreko idazkari nagusiaren esan batzuk, aurrerapen modura:
- "Herritarrei hitza emateko tresna bat da lege proposamen hau, herri honen etorkizun politikoa eta gizarte eredua erabakitzeko".
- "Egituraketa instituzionalaren erdian jarriko dira herritarrak lege honekin, erabakiak hartzeko bitartekoak erakundeetako maila guztietan txertatuko direlako".
- "Autogobernu lantaldea denbora-pasa bat da. Uste dugu gure partetik tresnak jarri behar ditugula mahaian".
- "Europako Kontseiluak Giza Eskubideen gutunean eta prozedura aldetik emandako irizpideak jarraitu ditugu".
- "Espainiarekiko kateak apurtu behar ditugu".
- "Guk legean dioguna da muga bakarra herritarren borondate librea izango dela. Hori izango da sabai bakarra".