Ubidearen bigarren faseko lanak, 2024an

2023ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek iragarri du Nafarroako ubidearen bigarren faseko lanak datorren urtean hasi nahi dituztela. Haren arabera, proiektuak «lehentasun osoa» du: «Garrantzitsua da kalitatezko ura izatea, gure etxeetan kontsumitzeko, lurrak lantzeko, eta nekazaritza eta elikadura industrian aurrera egiteko». Esan duenez, industria hori sektore «estrategikoa» da Nafarroaren garapen eredurako. Proiektuaren bigarren fasea jendaurrean aurkezteko epea orain gutxi amaitu da. Epe horretan, interesa izan dutenek alegazioak aurkeztu dituzte. Denera, 45 alegazio jaso dituzte.

71,4 kilometro luze izango den altzairuzko hodi bikoitz bat eraikiko dute bigarren fasean. Eta ura jasotzeko bi idoi eraikiko dituzte bidean: Pitillas eta Tutera herrietatik gertu. Bigarren horrek 7,95 milioi metro kubiko ur jasotzeko gaitasuna izango du: «Etorkizunean, Erribera osorako ura banatzeko epizentroa izango da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.