Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzi Oihane Agirregoitiak azaldu duenez, "erralitate baten" aurrean "sentsibilitatea" agertu du udalak neurri horrekin. Amek haurrei bularra eman ahal izango diete udalarenak diren instalazioetan; edoskitze gelak dituzten eraikinetan, gurasoek erabakiko dute gela horiek erabili edo ez; "erosoen iruditzen zaiena".
Edoskitzea "jarrera naturala" dela nabarmendu du Agirregoitiak, eta gaineratu du bere "betebeharra" dela horretarako "baldintza egokiak" jartzea.
Iragan astean salatu zuten azaroan oztopoak izan zituztela andreek Alondegian haurrei bularra emateko. "Haurrentzako gunean bularra ematen ari zirela, Alondegiko langile batek esan zien bertan ezin zutela bularrik eman, eta eskatu zien edoskitze gelara joateko", salatu zuen Begoña Montillak, Muxuz Muxu hazkuntzaren esparruan diharduen taldeko kideak.