Irudia. Donostia

UDALBILTZA, GIDOI ALDAKETAREN ESKE

2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Udalbiltza auzia dela-eta ostiralero auzipetuek egiten duten elkarretaratzean Espainiako Estatuari «gidoia aldatzeko» eskatu diote Donostiako Kursaalean. Haiekin batera Euskal Herriko zinema, telebista eta antzerki ko 50 bat pertsona elkartu ziren ato Donostiako Zinemaldiko alfonbra beltzean. Loren Arkotxa auzipetuak eskerrak eman zizkien bildutako guztiei, eta azaldu zuen «ziklo berri batean sartzeko utopia errealitate bihurtzen» ari dela. Elkarretaratzea hasi eta bost minutura Ertzaintzak Xabier Alegriaren argazkia kentzeko eskatu zien. Alegria espetxeratuta dago, 18/98 auzia dela eta, eta Udalbiltza auzian auziperatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.