Ikasturteko aurreneko bilera egingo du Eusko Jaurlaritzak gaur, urtero bezala, Donostiako Miramar jauregian. Indartsu hasiko dute ikasturtea, Udalen Legea onartzeko asmoa baitute. Legearen aurreproiektuarekin alderatuta, desberdintasun handirik ez du izango legeak. Miramarreko bileran Gipuzkoako agintariak ere izango dira, Jaurlaritzak atera duen ohar baten bitartez dioen moduan. Urtero izaten dira Donostiako alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Jaurlaritzak onartu ostean, legebiltzarraren babesa beharko du legeak indarrean jartzeko, baina gehiengoaren babesik ez du lortu oraindik orain PSE-EEk. EAJren edo PPren babesa behar du, eta bi alderdi horiek desadostasunak dituzte legearekin.
Jaurlaritzaren aurreproiektuak indarra kentzen die hiru diputazioei udalen finantzaketari dagokionean. Udalek Finantzen Euskal Kontseiluan parte har dezaten bide eman nahi du legeak, besteak beste. Horretarako, Lurralde Historikoen Legean aldaketa egitea aurreikusten du.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioek, Eudelek eta beste erakunde batzuek Jaurlaritzaren Lege proiektua jaso zuten joan den urteko urrian, eta zuzenketak aurkezteko aukera ere izan zuten.
Udalen Legea onartuko du Jaurlaritzak gaur, ikasturteko lehen bileran
Miramar jauregian egingo dute bilera, eta Jaurlaritzako sailburuei harrera egingo diete lurraldeko agintariek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu