euskal herria

Udalen Legea onartzerakoan Diputazioekin hitzarmenak egiten ez saiatzea kritikatu du PPk Eusko Jaurlaritza

Alfonso Alonsok Eusko Jaurlaritzari leporatu dio legea onartzeko "beharrezko eztabaida publikorik" ez egin izana.

2011ko irailaren 6a
16:47
Entzun

Arabako PPko presidente Alfonso Alonsok Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan du Udal Legearen onarpena "askoz ere errazagoa" izango zela Eusko Jaurlaritzak Diputazioekin hitzarmenak egiteko "gutxieneko saiakera" egin izan balu. "Hau guztia askoz ere errazagoa izango zen Eusko Jaurlaritzak Diputazioekin eta alderdi politikoekin hitzarmenak lortzeko saiakeraren bat egin izan balu". Beharrezko eztabaida publikorik gabe eta funtsezko erakundeen akordiorik gabe Udalen Legea arurrera atera izana leporatu dio Jaurlaritzari.

Alonsok lege honen garrantzia azpimarratu du eta esan du udalei dagozkien ardurak argitzen lagunduko duela. Aldin berean, argi utzi du PPrentzat Udalen Legearen "marra gorria" Diputazioei dagozkien eskumenetan dagoela.

Alonsok aitortu du PP EAJrekin bat etorri dela Diputazioen defentsa egiterakoan, baina argitu du PPk ez duela inoren aurkako akordiorik sinatuko "ez EAJrekin PSEren aurka, ezta PSErekin erakunderen baten aurka ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.