«Udalen Legeak ez du eskuduntzarik urratzen»

EAEko instituzioak «murrizteko» asmoz, akordioa egitea proposatu die Basagoitik PSE-EEri eta EAJri

Erredakzioa
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Manuel Salinero Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza idazkari nagusiak dioenez, Udalen Legearen proiektuak ez du urratzen foru aldundien eskuduntzarik ezta Gernikako Estatuturik ere.Era berean, ziur dago Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako foru aldundiren batek helegitea aurkeztuko duela lege horren aurka; izan ere, Bizkaiko eta Arabako diputazioak aukera hori aztertzen ari dira. Baina Eusko Jaurlaritzak azaldu du testuak «argudio juridiko sendoak» dituela.

Foru aldundiren batek helegitea jarriko balu Arbitraje Batzordean, Udalen Legeak eramango lukeen prozedura bertan behera geratuko litzateke Eusko Legebiltzarrean batzorde horrek erabaki bat hartu arte.

Lege hori onartuz gero, berriz, Lurralde Historikoen Legeak aldaketak izango lituzke; baina, Salineroren esanetan, Legebiltzarrean onartzeko ez du arazorik izango.

Bestalde, EAEko instituzioak «murrizteko» akordioa egitea proposatu die Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak PSE-EEri eta EAJri. Basagoitiren iritziz, 78 entitatek —partzuergoek eta mankomunitateek— osatzen duten «konglomeratua» da.

Seiehun milioi euroko aurrekontua dute guztira 78 entitate horiek urtean, eta, Basagoitiren esanetan, «beharrezkoa» da egitura hori aldatzea eta antolatzea, gastatzen duten dirua osasun arloan, hezkuntzan eta lanpostuak sortzeko erabiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.