Segurtasun Sailak udaltzainen lan poltsarako deialdia egin zuen herenegun. Aurreko deialdietan ez bezala, oraingoan ez da nahitaezkoa izango euskara gaitasuna egiaztatzea. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Udaltzaingoaren lan poltsaren inguruko Polizia eta larrialdietako euskal akademiako zuzendari nagusiak hartu du erabakia.
Gatazkak denbora darama mahai gainean. Irailean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak baliorik gabe utzi zuen euskara gaitasuna egiaztatzeko betebeharra. Jaurlaritzak errekurtsoa jarri zion orduan epaitegiari, eta, kontrara, betebehar hori ezabatzea erabaki dute udaltzainen lan poltsarako azken deialdi horretan.
Behatokiak salatu du ebazpenak herritarren eskubideak urratzen dituela. Are gehiago kontuan hartuta ez dela behin betiko neurria. «Lan poltsan euskaraz harremanak izateko gai ez diren hautagaiak edukitzea esan nahiko du». Horrek zailtasunak ekarriko dituela esan dute: «Telefonoz eta presentzialki euskaraz komunikatu ezin izatea, euskaraz dakien agente batek artatzeko itxaron behar izatea...».
Elkartearen iritziz, Udaltzaingorako hautagaiek euskarazko zerbitzuak emateko gai izango beharko lukete, eta administrazioak eman beharko luke horretarako bermea. Eta ez bakarrik azken deialdi horri dagokionez: «Lan poltsen deialdiez gaindi, plazak ateratzean ere derrigortasun data iraungi gabe duten lanpostuak ateratzen dira oraindik ere».
Udaltzainek ez dute euskara maila egiaztatu beharko lan poltsarako
Eusko Jaurlaritzak hartu du erabakia, azken deialdirako. Behatokiak salatu du ebazpenak zalantzan jartzen dituela herritarren eskubideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu