Iñigo Cabacasen heriotzaren auzia daraman epaileak pasa den astean, asteartean, seigarren ertzain bat deitu zuen deklaratzera Athleticeko jarraitzailearen heriotzarekin lotuta. Martxoaren 2an deklaratuko du. Albiste agentziek irailaren 9an horren berri ematerakoan jakinarazi zuten Ugarteko deitzen duten ertzaina aurretik inputatutako bosten artean dagoela, eta hala argitaratu zen webgune honetan ere. Ez da hala, ordea; lekuko gisa joan zen iazko ekainean deklaratzera.
zuzenketa
'Ugarteko' ez dago inputatuta Iñigo Cabacasen heriotzaren auzian
Albiste agentziek pasa den astean oker zabaldu zuten informazio hori. Lekuko gisa deklaratu zuen iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu