Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zion atzo Unai Hernandez Sistiagari, «Ekin talde terroristako kide izateagatik», epaian ageri denez. Unai Hernandez 18/98ko sumarioan auzipetu zuten, baina ez zen azaldu auzi horri buruz 2005eko azarotik 2007ko martxorabitartean egin zen ahozko epaiketara.
Epaiketa amaitu eta ia urtebete geroago, 2008ko otsailean, atxilotu zuten Baionan, bi egun geroago aske utzi zuten arren. Bost hilabetera berriro atxilotu eta Espainiaratu egin zuten 2008ko uztailean, eta 2009ko apirila arte behin-behineko espetxealdian eduki zuten.
Iazko azaroaren 15etik 19 bitartean epaitu zuten, azkenik, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskalak eta AVT biktimen elkarte espainiarrak hamabost urteko kartzela zigorra eskatu zuten Hernandezen aurka epaiketa hasieran, eta zortzi urtera jaitsi zuten zigor eskaera epaiketaren amaieran. Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu zuen.
Angela Murillo, GuillermoRuiz Polanco eta Clara Bayarri epaileek osatutako epaimahaiak 18/98 auziko epaiari jarraitu diote zigorra ebazteko, eta ez ditu aintzat hartu «ETAren ingurunea» eta ETA argi bereizi dituzten Auzitegi Nazionaleko azken bi epai garrantzitsu; Egunkaria eta Udalbiltza auzietakoak.
Polizia operazioa
Unai Hernandez Sistiagari zazpi urteko kartzela zigorra ezarri diote
18/98 sumarioan auzipetu zuten, baina ez zen epaiketara joan Auzitegi Nazionaleko ahozko saioetara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu