Herrira mugimenduak maiatzaren 19an euskal presoen eskubideen alde Euskal Herriko plazak betetzeko egin duen deialdiarekin bat egin dute unibertsitateko 70 irakaslek eta hainbat ikaslek. Egun horretan, Euskal Herriko plazak «betetzeko» deia egin diete herritarrei, eta nazioarte osoari euskal presoen alde «engaia» dadin eskatu diote.
Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan, «aldaketarako» hiru giltza proposatu dituzte irakasle eta ikasleek: presoak Euskal Herrira ekartzea, Parot doktrina bertan behera uztea eta presoen oinarrizko eskubideei «begirunea» izatea—ikasketak egin ahal izatea eta osasuna errespetatzea eskatu dute —. Egungo kartzela politika «mendekuan» oinarrituta dagoela salatu dute, eta normalizazio bidean aurrera egiteko euskal presoen egoera jokaleku berrira «lehenbailehen egokitzea» ezinbestekoa dela esan dute Koldo Zuazo irakasleak eta Lur Albisu ikasleak.
Unibertsitateko esparru zabalak bat egin du presoen aldeko deialdiarekin
Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako deitutako deialdia babestu dute hainbat irakasle eta ikaslek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu