Hezkuntza

Unibertsitatera sartzeko probak hasi dituzte Hego Euskal Herrian

12.000 ikasletik gora aurkeztu dira aurten selektibitatera.

Hasi dituzte unibertsitatean sartzeko hautaprobak. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 4a
07:56
Entzun

Gaur goizean hasi dituzte hego Euskal Herrian unibertsitatera sartzeko probak. Orotara 12.000 ikasletik gora dira azterketa hauek egiteko aurkeztu direnak.

Batxilergoa amaitu berri dutenez gain, Lanbide Heziketa amaitu dutenak eta aurreko azterketetako nota hobetu nahi dutenak ere badira azterketara aurkeztu direnen artean. Iparraldean, berriz, hilaren 16an egingo dute baxoa.

Bi atal izango ditu azterketak, orokorra eta espezifikoa. Bigarrenak nota igotzeko balio du. Mota honetako azterketa, ordea, desagertzear egon daiteke hezkuntza erreformaren ondorioz. Izan ere, LOMCEk ikasleek batxilergoko bigarren mailan egingo luketen azterketa orokorra egitea aurreikusten du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.