Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea

UPDk ez du EH Bildurekin harremanik izango, ez dela demokratikoa argudiatuta

Javier Maroto PPren hautagaiak guztiekin elkarrizketatzearen alde egin izana kritikatu du; «guk ez dugu egingo»

Erredakzioa
2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Gorka Maneiro UPDren lehendakarigaiak «argia» izango dela agindu du; ez dela gezurretan arituko: «Guk ez dugu harremanik izango EH Bildurekin, alderdi demokratiko bat izango balitz bezala. Legezkoa izan daiteke, baina ez da demokratikoa».

«Ia dena» aldatu nahi duen alderdi bakarra UPD dela adierazi du Maneirok. Ez duela inor engainatu nahi, «beste alderdi batzuek egiten duten bezala». Javier Maroto Gasteizko alkate eta Legebiltzarrerako hauteskundeetan PPren hautagaiaren aurka egin du orduan, alderdi guztiekin elkarrizketak izatearen alde egiteagatik, «baita EH Bildurekin ere». «Guk ez dugu hori egingo».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.