Aurreko ikasturte politikoaren amaierak baldintzatuta. Hala ikusi du ezker abertzaleak ikasturte politiko berriaren hasiera. Atzo, Iruñean egindako prentsaurrekoan, Xanti Kirogak azaldu zuen maiatzaren 21eko «greba orokorra arrakastatsua» izan zela eta ekaineko hauteskundeetan ezker abertzalearen «agerpen bizkorrak» apurtu egin duela UPN, PSN, PP, CEN, CCOO eta UGTren «lasaitasuna». Eta nabarmendu du uda osoan «ezker abertzalearen aurkako jazarpenarekin aurrera» jarraitu dutela.
Egoera horri gaineratu zaio duela gutxi Miguel Sanz Nafarroako presidenteak ezker abertzalea politikoki eta sozialki isolatzeko egin duen proposamena. Kirogaren ustez, eskaintzak islatzen du bloke konstituzionalista «aspaldian baino kezkatuago» dagoela.«Proposamena klasiko bat da, remake posmoderno bat», aipatu du ironiaz. Aldagai berri bakar bat antzematen dio proposamenari; oraingoan «presioaren eta mehatxuaren bidez» UPNk eta PSNk ezarritako irizpideak barneratzera behartzen dituztela NaBai eta NEB, alegia. Hori ikusita, ezker abertzaleak jarraitu egingo du proiektu politiko guztiak gauzagarriak izango diren esparru politiko baten alde «borondateak metatzen».
UPN eta PSN aspaldian baino kezkatuago daudela uste du ezker abertzaleak
Sanzek proposatutako ituna iraganeko saioen «'remake' posmoderno bat» dela iritzi dio Xanti Kirogak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu