UPNk eta PSNk hauteskunde lehiatik kanpo utzi nahi dute gobernua

Nafarroako Gobernuak Gerardo Goñi izendatu du Foruzaingoko buru, eta David Herreros Hezkuntzako zuzendari

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernua hauteskunde girotik salbu utzi nahi dute UPNk eta PSNk. Juan Luis Sanchez Muniain gobernuko bozeramailea eta Roberto Jimenez lehen lehendakariordea bat etorri dira nabarmentzean azaroaren 20ko hauteskundeek ez dutela eraginik izango koalizio gobernuaren jardunean, UPNk eta PSNk alderdi lana «foru gobernuko egoitzatik kanpo» burutuko dutelako. Sanchez Muniainek ziurtatu du hauteskunde deialdiak ez duela baldintzatu behar eta ez duela baldintzatuko gobernuaren lana. Gobernua sostengatzen duten alderdiek, bozeramailearen arabera, «iritzi eta jarrera ezberdinekin, alderdi gisako lana egingo dute zilegitasunez, baina foru gobernuaren egoitzatik kanpo» .

Izendapen berriak

Nafarroako Gobernuak hiru goi karguren izendapena onartu zuen atzoko kontseiluaren bileran: Gerardo Goñi Illundain izendatu du Foruzaingoaren buru, David Herreros Hezkuntza zuzendari orokor, eta Miguel Rodriguez Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile. Gerardo Goñi (Iruñea, 1961) foruzaina da, bigarren promoziokoa, eta Alfonso Fernandez Diezen kargua hartuko du, azken hau Espainiako Poliziara itzuli delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.