Gizartea

Uretara erori den arrantzale bat erreskatatu dute Ibarrangelun

2009ko urtarrilaren 16a
15:26
Entzun
Gaur goizean Sestaoko (Bizkaia) 44 urteko gizonezko bat erreskatatu du Ertzaintzak Laidako hondartzan, Ibarrangelun (Bizkaia), arrantzan zebilela itsasora erori eta olatuek eraman ostean. Biktima helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.

10:05ean lagun batek SOS-Deiakera deitu du arrantzan ari zen gizonezko bat olatu batek bultzatu duela eta atera ezinik zebilela jakinarazteko. Gertatutakoa ezagutu ostean, ertzainak, Gurutze Gorriko ontzi bat eta Osakidetzaren eta poliziaren helikoptero bana joan dira hara, guztiak ere Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei aurre egiteko aditu baten koordinaziopean.

Lehendabizi poliziaren helikopteroa saiatu da gizonezko hura uretatik ateratzen baina, azkenean, Gurutze Gorriko ontziaren laguntzaz erreskatatu dute hamaikak laurden gutxi aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.