"Tentsioa" alde batera uzteko eskatu du Urkulluk: "Ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira elkarbizitzan oinarritutako etorkizun bat josteko. Lehendakariak ziurtatu du "beti" egon izan dela giza eskubideen alde, "eta beraz, terrorismoari eta indarkeria deslegitimatzearen alde, bakerako oinarri gisa, eta hain beharrezko dugun elkarbizitza eraikitzeko".
Facebook kontuan jarri du Urkulluk Herenegun programari buruzko oharra, Jaurlaritzako lehendakariak aitortu du "kontziente" dela egiteko horren "zailtasunaz", baina ahaleginean jarraitzeko prestasuna berretsi du. Gogora ekarri du orain dela Herenegun programari ekarpenak egiteko epea.
Besteak beste, Ahal Dugu-ren komunikazio arduradun Andeka Larreak erantzun dio ekarpenak egingo dituztela, "hauteskunde gerran" sartu gabe: "Adostasunaren alde egingo dugu polemika pizteko aukera txikienaren gainetik".
Joan den ostegunean aurkeztu zuten Herenegun unitate didaktikoa. Bost koaderno eta beste hainbeste dokumental prestatu dituzte, eta ikus-entzunezkoen aholkulari gisa aritu dira Mariano Ferrer, Mari Carmen Garmendia eta Juan Pablo Fusi. Orain, Jaurlaritzak talde parlamentarioei, Eskola Kontseiluari eta beste eragile batzuei igorriko die dokumentazioa, ekarpenak egin ditzaten.