Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak adierazi du EAEk eta Kataluniak «errealitate ezberdinak» dituztela baina biek helburu bera dutela: «nazio» izatea. «Autogobernu eta ongizate handiagoa nahi dugu, eta PPri eta PSOEri aurre egingo diegu, estatuko errealitate nazionalak ukatzen dituztelako».
Bestalde, H1 Hamaikabat alderdiak jakinarazi du EAJren aldeko botoa eskatuko duela. «Bozetara aurkeztuko diren proiektu guztietatik Urkullu buru duenak du autogobernuan, gizarte kohesioan eta normalizazio politikoan aurrera egiteko berme handiena».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Urkullu: «Euskadik eta Kataluniak nazio izan nahi dugu»
Hamaikabatek jakinarazi du EAJren aldeko botoa eskatuko duela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu