Urkullu: «Gure eskubidea da herri gisa ditugun asmoak gauzatzea»

Iñigo Urkullu, EAJk Agirreri Bilbon egindako omenaldian. MARISOL RAMIREZ / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
«Agirrek egin zuen bezala, gaur egun herri gisa ditugun asmoak gauzatzeko eskubidea defenditzen du EAJk». Hori esan zuen atzo Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak, aurreneko Eusko Jaurlaritzaren 75. urtemuga ospatzeko EAJk Bilbon egindako ekitaldian. Bertan, Urkulluk gogoratu zuen duela 75 urte «Euskadi urratsez urrats» eraikitzeari ekin ziola EAJk, eta gaur egun abertzaleek proiektu hori handitzen jarraitu nahi dutela.

Bestalde, Patxi Lopez lehendakariari «bere burua errespetatzen» hasteko eskatu zion.Eusko Jaurlaritzari dagozkion eskumenak nahastea leporatu zion Patxi Lopezi, eta, ondorioz, lehendakari karguari «begirune eskasa» izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.