Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Urkullu, Lopez eta Mintegi, aurkariei eraso egin gabe

Beren proposamenak azaltzera mugatu dira Twitterren, Deustuko Unibertsitateak egin duen ikerketak dioenez

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Deustuko Unibertsitateak egindako azterketa baten arabera, lau lehendakarigaik ez diete haien aurkariei eraso egin Twitterren. Beren proposamenak egitera mugatu dira, gainerako hautagaiak aipatu ere egin gabe: Iñigo Urkullu (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Laura Mintegi (EH Bildu) eta Raquel Modubar (EB) izan dira gainontzekoei erreparatu ez dieten lehendakarigaiak.

Hauteskunde kanpainaren lehen astean, 33 txio idatzi zituen Urkulluk; Mintegik, 23; Lopezek, 20 eta Modubarrek, 27.

Basagoitik eraso gehien

Antonio Basagoiti izan zen mezu gutxien idatzi zituena urriaren 5 eta 11 arteko astean. 12 mezu zabaldu zituen Twitter bidez, baina gainontzekoei erasotzeko erabili zituen, gehienbat. Hiru mezutik bat gainontzekoei kritikak egiteko idatzi zuen: hiru mezu Urkulluren aurka egiteko, eta bat Lopezen aurka jarduteko.

Txio gehien idatzi dituen lehendakarigaia, berriz, UPDko Gorka Maneiro izan da. 361 mezu bidali ditu sare sozialera, eta horietako 63 mezutan gainerako alderdiak kritikatu ditu. PP zein PSE-EEri eraso die gehien Maneirok: 47 mezutan. 7 aldiz egin du EH Bilduren aurka, 5 aldiz EAJren aurka, eta 4tan kritikatu du Ezker Anitza.

Mikel Arana Ezker Anitza alderdiko lehendakarigaiak 79 txioetatik 3tan egin du beste hautagaien aurka, eta, Equo-ko Aitor Urrestik, 172 idatzietatik seitan eraso die gainerako alderdiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.