EUSKAL PRESOAK

Urkullu: "Urruntze politika da familiei kalte egiten diena eta zentzurik ez duena"

EH Bilduk aurpegiratu dio 500 kilometro baino gertuago dauden presoen urruntzea justifikatu izana. Etxerat-ek gogorarazi dio ez dagoela "sakabanaketarik urruntzerik gabe".

Iñigo Urkullu. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
jon olano
2016ko apirilaren 8a
10:42
Entzun

Joan den astean eginiko adierazpen batzuetan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan zuen presoen sakabanaketak "lagundu" zuela ETAren indarkeria amaitzen, "baina urruntzeak ez". Horren inguruan galdetu dio Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak.

Urkulluk erantzun du ez direla sakabanaketa eta urruntzea "nahastu" behar, batak eta besteak ez dutelako "zerikusirik". Adibide gisa aipatu du preso guztiak Kanariar Uharteetan batuz gero ez legokeela sakabanaketarik, baina bai, ordea, urruntzea: "Urruntze politika da familiei kalte egiten diena eta zentzurik ez duena". Hala ere, nabarmendu du joan den astean esandakoak "testuingurutik atera" zituztela hedabideek.

Presoek beren zigorrak "familietatik gertu dauden espetxeetan" betetzearen alde agertu da Urkullu.

Bestalde, Etxerat-ek agerraldia egin du goizean. Kazetariek Urkulluren hitzen inguruan galdetuta, elkarteko bozeramaile Urtzi Errazkinek esan du Urkulluren adierazpenak "larriak eta justifikaezinak" direla, eta sakabanaketa eta urruntzea desberdintzearen kontra agertu da, "ez baitago sakabanaketarik urruntzerik gabe". Galdetu du non gelditzen diren Urkulluk duela urtebete Etxerat-ekin egindako bileran adierazitako konpromisoak, "dispertsioaren kontra ahal zuen guztia egiteko eta sakabanaketak eragindako oinazea aitortzeko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.