Ekonomia

Urkulluk dio 2014ko aurrekontua onartzeko "behar den giroa" dakarrela EAJ-PSE-PP itunak

Eusko Legebiltzarrean legeak onartzeko bere egutegia aurkeztu du lehendakariak. Kontsulta legea onartzea ez du aurreikusi.

Berria.info
2013ko urriaren 24a
19:15
Entzun

Egutegia aurkeztean Iñigo Urkullu lehendakariak esan du "parte hartzailea, konprometitua eta errealista dela". Gai bakarreko saioa dute gaur legebiltzarrean, eta Urkulluk aurkezpenean adierazi du bere proposamena malgua eta irekia dela. Proposamenak horregatik denbora behar duela azpmarratu du.

Urkulluren hitzetan, "kontsentsu zabalak egitea" beharrezkoa da. Hala ere, datorren urteko aurrekontuei dagokienez, aipamen zuzena egin dio EAJ-PSE-PP itunari, eta esan du 2014ko aurrekontuak onartzeko behar den giroa dakarrela horrek.

Datozen hiru urteetan 29 lege onartu nahi ditu Jaurlaritzak, horietatik hamahiru 2014.urteko lehen seihilekoan. Lege egutegian ez du jaso Kontsulta Legea, eta hori kritikatu du EH Bilduko Laura Mintegik. Horri helduta, Mintegik jeltzaleei eskua luzatu die erabakitzeko eskubidearen aldeko bidea elkarrekin egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.