diaspora

Urkulluk dio ezin dela "beste alde batera begiratu" migrazioaren auziaren aurrean

Euskal Diasporaren Egunaren ekitaldi instituzionala egin dute Gasteizen.

Gasteizen egindako ekitaldi instituzionala.
2018ko irailaren 8a
19:20
Entzun

"Ezin dugu beste alde batera begiratu”, esan du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Gasteizen, Euskal Diasporaren Eguna dela-eta egindako ekitaldi instituzionalean, migrazioaren auzia gogora ekarriz. "Zer izango zen gure diaspora helmugako herrialdeetan atzera bota izan bagintuzte? Orain herri migratzaile bezala dugun historia gogora ekartzen ari bagara arrazoi honengatik da: beste herri batzuk ate joka etorri zaizkigulako etorkizun hobeago baten bila. Ezin dugu begiratu beste alde batera gizarte gisa"

Halaber, euskal diasporaren lana aintzatetsi du lehendakariak, “gure kultura, tradizioak eta hizkuntza belaunaldiz belaunaldi iraunarazten" lan egin dutelako euskal herritarrek atzerrian. 

Harekin batera izan dira Jaurlaritzako sailburuak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, edota Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi. Diasporari lotutako 120 lagun inguru ere baziren ekitaldian.

Urkulluk esan du 191 Euskal Etxeen bitartez eratutako sarea dagoela 25 herrialdetan baino gehiagotan, eta haiek “aktibo eta aukera" direla "Euskadi Basque Country-rentzat”. Haren esanetan, “orain, inoiz baino gehiago, gure lehenaldiak, diasporak, aberastu egiten gaitu eta bide bat urratzen laguntzen digu mundura gero eta gehiago zabaltzen ari den etorkizun baterantz”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.