Urkulluk dio uda baino lehen txertatuak izan daitezkeela 50 urtetik gorakoak

Lehendakariak uste du 2021eko bigarren hiruhilekoan txertaketa kanpainak traba gutxiago izanen dituela; «eragozpen gutxiago» espero du.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarra iristen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko apirilaren 30a
13:39
Entzun

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Iñigo Urkullu lehendakaria itxaropentsu agertu da COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainari begira. Urkulluk adierazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren 50 urtetik gorako herritarrak txertatuak izan daitezkeela uda hasten denerako, baldin eta txertaketa erritmoak gaur egungoari eusten badio. Azaldu du «itxaropen funtsatua» duela kanpainarengan, eta, gainera, argitu du susmoa duela datorren hilabeteetan prozesuak ez duela hainbeste eragozpen izanen.

Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, orain arte 740.000 dosi jarri dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osakidetzak gaur egun dituen baliabideei buruz ere mintzatu da lehendakaria: «Egoera larria eta kezkagarria da oraindik ere. Aldiz, prest gaude, eta nahikoa baliabide dugu maratoiaren azken zatian emaitza onak erdietsita aurrera egiteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.