EAE-ko aurrekontuak

Urkulluk egonkortasunerako ituna argituko du gaur

PSEri eta PPri egindako eskaintza xehetuko du lehendakariak, bai eta gobernu programa eta lege egutegia ere.

2013ko maiatzaren 2a
10:31
Entzun

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur zehaztuko du zertan den PSEri eta PPri eskainitako egonkortasunerako ituna. Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran emango ditu azalpenak, goizean, 09:30ean hasita. Albiste agentziek zabaldu dutenez, akordio horretan jasota egongo lirateke aurrekontuen gainean adostasun bat lortzeko taldeei eskainitako akordioaren oinarriak eta PSEri eta PPri bereziki egindako proposamenak.

EH Bildu legebiltzar taldearen eskariz eta berak eskatuta emango ditu azalpen horiek Urkulluk. Jaurlaritzak legegintzaldirako duen lege egutegia azaltzeko eskatu du EH Bilduk, eta, horrekin batera, gobernu programa zehaztuko du lehendakariak, berak hala eskatuta. Urkulluk joan den martxoaren 21ean aurkeztu zituen Mila egun izeneko gobernu programaren ildo nagusiak Lehendakaritzan, eta horien berri emango die gaur legebiltzar taldeei. Horren haritik, aurten martxan jarriko dituen zenbait neurri ere jakinaraziko ditu.

Lege egutegiari dagokionez, Jaurlaritzak datozen lau urteetarako dituen lehentasunak zeintzuk diren azalduko ditu lehendakariak. Besteak beste, udalen eta portuen legea, Euskal Hezkuntza legea eta Drogarekiko Menpekotasunaren Legea atera nahi ditu aurrera Jaurlaritzak.

"Lidergoa" eskatu dio PSEk

Azalpen horiek eman bezperan, PSEko eledun Idoia Mendiak "ekimenik" ez izatea eta langileen eskubideak murriztea egotzi dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Horregatik, krisialditik irteteko "lidergoa" har dezan galdegin dio Idoia Mendiak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.