Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak euskal presoen arloari buruzko jarrera argitzeko eskatu dio ezker abertzaleari. Izan ere, haren arabera, ezker abertzalea "ETAko presoen" irtenbide kolektiboa egongo dela esaten ari da, eta hori "ilusio faltsua" sortzea dela iruditzen zaio, jakinekoa delakoan ez dela halakorik edo amnistiarik izango.
"Ezker abertzale barruan gertatzen ari denak kezkatuta nauka", esan du Urkulluk gaur, ETBn.
Espainiako Gobernuari ETArekin "kontu teknikoez zuzenean edo zeharka" hitz egiteko galdegin dio EAJko buruak.