Urkulluk uste du espetxe politikan PPk bide bat egin behar duela
ETA desegitea «eskakizun bat» dela eta lehenbailehen gertatu behar duela dio EAJko burukideak
EAJ bakea sendotzeko ahaleginetan ari dela ziurtatu du Iñigo Urkullu EBBko lehendakariak. Uste du norabide horretan bide luzea dagoela egiteko. «Ibiltzeko asko dago, eta EAJ ahal duen guztia laguntzen ari da, diskrezioz». Eragile bakoitzak bere erantzukizuna eta zeregina duela dio. «Oso zaila izan arren, ezker abertzaleak badaki zer egin behar duen, eta EAJk ere badaki zer egin behar duen». PPren gobernuari dagokionez, Urkulluk dio espetxe politikan bide bat duela egiteko, «askatasunik gabe dauden pertsonak gizarteratzeko». ETAri dagokionez, berriz, Urkulluk dio desegitea «eskakizun bat» dela eta lehenbailehen gertatu behar duela, «desarmea edo desegitea lehenago zer den, eztabaida hori alde batera utzita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu