Urkulluk uztailaren 7rako deitu du Labi batzordera

Indarrean diren neurrien eraginkortasuna aztertuko du Eusko Jaurlaritzak, araudia leundu edo gogortu behar den erabakitzeko.

Labi batzordearen bilera bat, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 30a
16:11
Entzun

Labi batzordeak joan den ekainaren 18an izan zuen azken bilera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera epidemiologikoa aztertzeko. Orduko hartan eztabaidatutakoa oinarri, izurriteari kontra egiteko neurriak arintzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Aldaketek ostalaritzari eragin zioten, batik bat. Hain zuzen ere, malgutze horiek jakinarazi berritan iragarri zuen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk hurrengo bilera hogei eguneko epean eginen zela; bete da hitza. Labi batzordea uztailaren 7an elkartuko da berriz.

Gainera, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, beste zeregin baterako ere bilduko dira Labiko kideak: IV. Bizi Berri plana onartuko dute bilkuran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.